BCCCAP00000000000000000001233
Eta Iraillaren 21-an, bigarren Aldia asteko aste bat besterik etzala bear, Batikano barnean bertan lan egin oi duten Kongragazioai edo "Dikasterioai", Elizaz'ko gaiaz solas egin zien; ta "Dikasterio" arei– tan, burutik bururainoko aldakuntzak ta eralmen berria egin bear zaia, azaltzen zien. Beraz, 6-garren Paul Aita Santu, Batzarreko Eliz-Gurasoak baino aurrerago ta arinago zioan. Adiarazi zuan ere, gotzai batzu artuko zituala be– re ondorako, munduko gotzaien ordezkari bezela– koak ; ta arein laguntzaz zuzendu ta zainduko zuala Eliza, Aita Santuaren lendakaritza, beti ere, ondo gor– de-ta. Orra, argi ta garbiro, gotzaien batzarkidegoa (1), aditzera eman-da. Baita Batzarraren egitaraua ere zerbaitean alda– tzen zuan. Baita lau Zuzendari (2) izendatzen zituan: "Suenens", "Iercaro", "Doepfner" ta "Agagia– nian". Oneik laurok eraendu bear zituzten zezio, ez– tabaida ta izkaldiak, lendabiziko Aldian baino ari- ,. fiago ta sakonago ta ziurrago ibiltzeko (3). "Oi ez bezelako arazoen Batzordea" erabat ken- (1) Gotzaien batzarkidegoa: colegialidad episcopal, ''collegiali– te episcopal". (2) Erderaz: Moderadores, "Moderateurs". "Zuzendariak" deitu oi ditut. Bilko'ko "Jesus'en Biotzaren Deya"'k "Neurlariak" dei– tzen zituan. (3) Ala ere Zuzendari orreik, dana eraendu bear zutenak zi– raia-la, mai-burukoak etzeuden lenengo Aldian bezin eroso ta patxadatsu. Ta izan zituzten bietarikoen artean eztabaida batzu ere, esate baterako "bost galderak" deritzaion arazoan, t. ei. 23
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz