BCCCAP00000000000000000001233
ritu Santuaren egitez, mendez-mende zaindu bear dua– na. Ortik "Yainkotiar Agermenaren Siniskaiezko Kos– tituzioa" sortu zan, latinez "Constitutio Dogmatica de Divina Revelatione" deitu zutena ta 1965'gko Azi– llaren 18-an oiukatua izan zana. Orain Barrutik atera (kanpora) Orain ostera, 13-garren gai onen bidez, Elizak bere yauregiko ateak ta leioak zabalduz beregandik at irten nai du ta mundura yoan : oneri on egiteko ta Yainkoa erakusteko eginahalak eginaz. Garaiak izan ziran, elizarakoi yendeak mundua arbuiatu bear zala uste izan zutenak ; mundutik urrun bizi izan bear zala, Yainkoarekin bakarrik bat eginik bizitzeko. Baina urteak yoan ta urteak etorriz, bide or– tatik ibilli ta ibilliz beti, orra gaurko egunean hein ontara etorri gerala: aldez, erlijioa mundurik gabe ta aldez, mundua ere erlijiorik gabe daudela. "II-garren Batikano"-k, ordea, Eliza mundura era– man nai du berriro ; ta Kristo'ren irakatsia erakutsi ; ta irakatsi orrein bidez, lurrean diran auziak ta era– bakigaiak atondu ta toloztu (1) ; ta mundua ta Izadi (2) osoa, zerutiko sinismenaz argitu, obetu ta zo– riondu. (1) Toloztu: arreglar, "arranger". Bizkaian, Arratian beintzat ola erabilitzen da. (2) Izadi: Cosmos; creaci6n, "creation". 245
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz