BCCCAP00000000000000000001233
Gainera gaiak, lenengoz eginik zegoen bezela, ba– zituan geigarri edo eraskin batzu, Batzarrak ofizialki artuko etzituanak ta beraz batzar-indarra izango etzu– tenak. Ona ba, laugarren Aldi onetan Abak nai izan zutela, eraskin areik ere gaiaren beraren barrura sar– tzea ta batzar-indarra artzea. Batzorde Antolatzalleak ere agindu ori eman zuan; ta ola egin zan, egin ere. Barrurako Sarbide Batzarraren lenengo Aldian, Eliza, liturjiketa bidez, "Yainkoa yauresten ta otoizten" ikusi genduan. Ortik sortu zan "Liturji-Araudia" (1), latinez "Constitutio de Sacra Liturjia" deitu zutena ta 1963-gko Negilla– ren 5-ean oiukatua izan zana. Gero, Eliza bere baitan ta bere barneko ezkutape– netan ikasi genduan. Ortik, "Elizaren Siniskaiezko Kostituzioa" sortu zan, latinez "Constitutio Dogma– tica de Ecclesia" esan zutena ta 1964-gko Azillaren 21-ean oiukatu zutena. Geroago berriz, Eliza, beregan daraman ta guri beti dirakusgun (2) Yainkotiar Agermenean aztertu genduan. Yainkotiar Agermena, sinistearen ontzia (3) da: orban gabe, garbi ta oso-osorik, Elizak, Espi- (1) Latinez "Conslitutio de sacra liturjia" izena ipini zioten. Nik ere beste gaietan "Constitutio" latinezko itz ori, "Kostituzioa" itzul– tzen de! euskerara. Baina eroen, "Araudia" itza egokiago iruditu izan zait. (2) Irakasten digun. (3) Sinistearen ontzia: depositurn fidei. 244
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz