BCCCAP00000000000000000001233

bat ere eztutenak ; ta milloika ta milloika dirala. Ba orrei guztiei ere azaldu bear zaiela Kristo'ren mezua ta irakasmena, zioten. Orregatik orreiri ere edatu bear zaiela 13-garren gaia. Amarretik zazpik baino geiagok zuten iritzi ori. Beraz 13-garren gaia ez bakarrik kristauentzat, bai– ta kristau eztiranentzat ta nolako edo alako sinismena dutenetzat ere egin bear zan. Ta orainik geiago dana, ifiolazko sinismenik eztutenentzat ere bai. Izan ere, gaiaren lenengo zatiaren aurreneko iru buruak, irurak, berezko diranak ta gerez ezagun oi ditzakegunak, azaltzen dizkigute. Ta 6-garren Paul Aita Santuak berak ere, 1964'– gnko Dagonillaren (1) 6-an, Elizari buruz iragarri zuan "Ecclesiam suam" enziklikan, yoera ori artzen ta eramaten du. Eta berdin 23-garren Yon'ek, bere "Pacem in terris" enziklika ospetsuan. Ta gainera, 6-garren Paul ber-bera "New-Yor"-era yoatea ta Leterri Batuen ordezkarien aurrean agertzea ta Kristo'ren mezua, bai zerutikoa bai lurretikoa, arei guztiei aldarrikatzea etzan ba garbitasun argi-argia, Elizak munduaren erdian egon bear ta egotea nai ere duala, gizartea zuzentzeko ta argitzeko ta gaizkatzeko, Elizak munduaren erdian egon bear ta egotea ere nai duala adiarazteko ... ? Ez al zigun esan nai, or– duan, Aita Santuak berak, Elizak ludi guztiarekin (1) Abuztuaren. 242

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz