BCCCAP00000000000000000001233

satelite bidez. Inoiz ere etzan ain denpora luzean egon "Eurobisioa", satelite bidez ikusten. Munduko paper guztiak, sinistunak etziranak ere bai, luze-luze idatzi dute Aita Santuaren bidealdi onetaz. Bakarrik Txinakoak ez. Kontu, goian esan degu– na : Leterri Batuen areto nagusian, "Albania"-ko or– dezkaritzaren eserlekuak utsik zeudela ; gainerakoak, bete-beterik. Eta "Albania" ori Txina komunistakin bat dala. Eta Txina komunista ez oi dutela artu Le– terri Batuen Alkargoan; Txina komunistaren or– dez, "Txiang-kai-xe"-ren Txina zuria artu oi dutela. "Hong-kong"-o txinar aldizkari batek idatzi zuan, 6-garren Paul Leterri Batuetara zala, Ipar-Amerika'k asmoa zuelako, bereala aidetik yotea Txina komunis– tak dituan arma atomikoak egiteko nukleo-lando– lak. Ta ori galaraztera yoan zala. Nork yakin, ori egia dan ~la ez... ? Oraindikan bein– tzat ezin diteke yakin. Ta orretarako yoan balitz ere, ez orretarako baka– rrik ziurki. 6-garren Paul, politiko aundia edo diplomatiko aundiagoa ... ? Orra galdera bat, urrutikuskinaren ikusle ta paperen irakurle askok egin omen dutena. Erantzun diteke ziur : ez politiko, ezta diplomatiko ere. Mixiolari izan da, Kristo bezela mixiolari. Ta Asis'tar Prantizko bezela, Pakearen mezulari ta era– malle. 237

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz