BCCCAP00000000000000000001233
Bereala, 6-garren Paul Aita Santua igo beretzako atondurik zegoen leku berezira; ta andik irakurri bere mintzaldia. Munduko !eterri guztien ordezkariak zeuden an. "Albania"-koa bakarrik ez. Eserleku guz– tiak bete-ta; "Albaniakoenak" bakarrik utsik. "Al– bania" Txina komunistakin bat da. Txina komunis– tak eztu lekurik Leterri Batuetan. Orain arte eztiote eman baintzat. Aren ordez "Formosa" "Txiang-kai– xek"-ekeren Txina'ri eman diote; ta au, yakifia, ezta komunista, komunisten aitzikoa baino. Antxe zeuden ordezkarietan, 9.000 lagun ziran. Eskuetan zuten danak 6-garren Paul Aita Santuaren itzaldia, aurretik eman izan zitzaielako. Ala ere, Aita Santuak, zuriz yantzirik, alaka itxura maitagarri, zoragarria egiten bai zuan ta ain ondo esan bai zituan bere gogai sakon-sakon ta eder-ede– rrak, amaitu . zuanean, leterri-ordezkari 9.000 areik, dan-danak txutik yarri-ta, txalo ta •txalo, biotz bero– beroz, yo zioten, yo gelditu gaberik, yo zati luze– luzean ... Irudi mear, mistiko arrek, dana zuri-zuri, "emendik aurrera ez geiago gudurik, ez batzuek besteen aurka gudan ibiltzerik" itzak esan zizkienean, ikaragarrizko zaztada egin zien barnean ; ta biotzak zauritu zizkien. Olako gogai egiazko, maitagarriak Aita Santuaren ao– tik entzuteak, danai biotza unkitu ta dardarazi egiten zien. Ta amaitu zuanean, eskuzarta bero-beroz txalo sutsuak yo zizkioten ; ta Aita Santuak esandako dana baiesten zutela, argi ta garbi aditzera eman zuten. 234
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz