BCCCAP00000000000000000001233
tez ere gazteak, "kartel" aundiak zeramazkitela bost edo sei izkuntzetan Aita Santuaren goramenak ipi– niz. Olako "kartelak" bazeuden beste lekuetan ere ta ugari gainera, ziotela : "ongi etorri Aita Santuari". Edo orren antzeko beste idazkunak. Kale "pobre-pobre" batetik zoala, 6-garren Paul Aita Santuak geldituazi egin zuan belbilla; ta yetxi ta ikastetxe bateko umetxoai doaiak banatu zizkien. Egun artan, New York'eko bazterretan naiko berbeta izan zan umetxo areitaz. 5-ak baino geroago (Ypar-Ameriketan eguerdi), 6-garren Paul iritxi da katedralera. Izugarrizko yen– deketa gaitza dago an bildurik, Aita Santua ikustea– rren. Denak katedralean otoitz egin zuten. "Kenne– dy" sendia ere an zegoen agerian. Ta andik "Spellman" kardenalaren etxera, atseden laburra artzera. Gero Ipar-Ameriketako Buruzagi "J ohnson "-ekin alkarrizketa, "Waldorf Astoria" oteleari. Ea ordu betez. "Johnson" Buruzagia bere andereakin ta, due– la gutxi, katoliku egin dan "Luci" bere alaba txikie– nakin zegoen. Mundu guztiko egunkariek, edozein oldozkera ta margoetarikoak, garrantzi aundi-aundia eman diote alkarrizketa arreri. 8-etan (Ipar-Ameriketan arratsaldeko 3-ak) Lete– rri Batuen billera. Leterri Batuen Alkargoaren Zador– lari dan "U Thant" yaunak artu zuan: ta zuzendu. Billera Nagusien aretora. Leterri-Batu-Alkargoaren Buru, "Amintore Fanfani"-k arrerako itzaldia fran– tzeseraz; ta "U Thant" Zadorlariak ingleseraz. 233,
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz