BCCCAP00000000000000000001233

dagillea ta "l'Osservatore Romano" egunkariaren Ar– tezkaria ta Batikano'ko irratiaren zuzendaria. 4-retan (lpar-Ameriketan goizeko amaikak), Aita Santua Patrizio Deunaren katredalera doa ofizialezko laguntalde osoarekin. 40 kilometro dira egazkin-lan– datik Patrizio Deunaren katredaleraifio. Aita Santuaren belbilla naiko geldiro. Karrikak yendez bete-beteak, gonbururaino, egazkin-tokitik ka– tredaleraifio. Plazak, karrikak, bazterrak giz-itxasoa dirudite... 5 milloi ba omen ziran ... Girgilleriz ta aberastasunez dirdiratsu dauden to– kietatik apaletarainoko ta beartsuenetarainoko tokie– tara doa. Baina 6-garren Paul'ek naiago leku beartsu, apaletatik igarotzea. Belbillean Batikano'ko ta lpar-Ameriketako iku– rrinak, aizera zabalik. Bideko etxe askotan,Batikano'ko ikurrin zuri-oria, aidean kulunka. Urrutikuskinak esan ta berresan zuan, olako egun distiratsu, e-derr-ik etzala ezagutu inoiz ere lpar-Ame– riketan. Zeru-eremutik barrena, ogei helikoptero bai– fio geiago ibilliz zebiltzen, papertxoak, euria bezela, bota ta bota yendeketaen gainera. 26.000 errizain, <lanak yantzi berdin-berdin ta berri-berriz yantziak, egun artan bertan adelatu zituztenak, yendeketa– itxaso arren kontu izaten zebiltzen. "Beltzen" ballara, "Harlem"-en, umetxo beltzak, zapi zuriak eskuetan, millak ta millak... 6-garren Paul'eri agurka ta agurka, 6-garren Paul'ek berak ere, poz-pozez ta irriparrez, erantzun ta begiratzen diela. Ballara orretan bertan, yende asko ta asko, ba- 232

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz