BCCCAP00000000000000000001233

"Leterriek babestu bear dutela "erlijio-askatasuna" erriko pakea asaldatzeko bildurrik eztanean" : ori ere etzuten nai ipintzea askok eta askok. Ipini ezkero, gobernuek beti aterako zutela "erriko pakea" aitzaki bezela, nai zutena egiteko ta egin bear zutena ez egi– teko. Ala ere gogai ori ere, nola edo ala, sartu zuten "Coetus Internationalis Patrum" arreri atsegin egi– teagatik. Baina ori sartzean, ondo tinkoturik utzi nai izan zuten, "erriko pakea" (" orden publico ") deitzen dan ori zer dan. "Erriko pakea" ("orden publico") ipini zuten, leterri-legediek ere, maiz-maiz edo geiene– tan, esaera ori erabilli oi dutelako. Eta "erlijio-askatasun" buruan, erriko pakeak, guz– tien ongi ("bien comun") adiarazten duala, argi ta garbi esan zuten. Eta "guztien ongia", bakoitzaren eta gizarteko oroen eskubideak gordetzea dala. Ola idazten zuan "II-garren Batikano "-ren idazle ospetsu A Wenger Abak. Eta gaineratzen zuan, erri– ko pakea (" orden publico ") ipintze orrek, gaiari, ar– gitasun ordez, illuntasuna atxiki diola (1). Baina beti ere, guztien erlijioari ta erlijio-oiturei itzal ta begirunea zor diela leterriek, ori azal ta za– bal dageri, gaian ipini-ta. Ola igaro zan Batzarraren orrialde au ain zailla izanik ere. Ta igaro ere, ondo igaro. (1) "La Croix" vendreai 24 septembre 1965, 4-garrn orr. 224

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz