BCCCAP00000000000000000001233
tzen duana da; eta azkenekoa berriz "amaiera". Le– nen-lenendik tinko esaten du azalpenak: egiazko er– lijio bakarra, Eliz katoliku, apostolutarrean dagoala. Ta Eliz katolikuari lepora ziola Jesukristo'k, erlijio ori mundu guztian ezagunarazteko eginbidea, Apos– toluei esan zienean "zoazte mundu guztira ta irakatsi yende oroei". Ta bat bederak ta danak, kontzientzian bearkuna dutela, egiazko erlijio ori billatzeko; baina, beti ere, inork orretara bortxatu gabe. Eliz-Guraso askok etzuten nai, zati ori emen sar– tzea ; ori sartu ezkero, ezpaizala atsegina, ezta ulerte– rraza izango katoliku ta kristau eztiranentzat. Baina ala ere, "Coetus Internationalis Patrum" moltzo arrek nai zualako, sartu zuten "obakuntza" edo "obekizun" bezela. Ta obekuntza ori onartu ezke– ro, "erlijio-askatasunaren" azalpena, mundu osorako izatez utzi ezpadeza ere, meartu da pizka bat beintzat; ta geiago egin da barrurako, kristau diranentzako ale– gia ; ta gutxiago yende oroentzako, kristau eztiranen– tzako, alegia. Izan ziran ere Eliz-Gurasoak, "erlijio-askatasuna", erri-legeak emandako eskugoa bezela, oniriztea nai zutenak, ez ordea "giza-nordanaren bikaintasunetik" datorren ondorena bezela. Batzordeak ta Batzarrak etzien amor egin ortan. Ba amor egin ezkero, orduan azalpen garrantzitsu ori, mamirik gabe ta utsa geldituko zan, "erlijio-aska– tasunaren" mamia, 23-garren Yon'ek irakatsi zigun bezela, "giza-nordanaren bikaintasuna" dalako, izan. 223.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz