BCCCAP00000000000000000001233

kura Nagusira "Tisserant" kardenala, mai-buruan lenengo zegoena eta "Agagianian" kardenala, egun artan lau Zuzendarien ordezkari zana eta "Felici" Ba– tzar-zadorlaria. Danei susmoa sortu zitzaien, Aita Santuarekin egonak zirela; ta orregaitik berandu zetozela. Ola zan egia izan. Egun artan bertan, lau eskusartze berrien ondoan, "Agagianian" kardenalak Eliz-Gurasoei itandu zien, "erlijio-askatasuna"-ren azterketari amaia emateko, ea ez ote zan yadanik ordua. Yeikiz edo eseri-ta yarraituz, adiarazi bear zutela euren iritzia. Bereala, ea danak yeiki ziran. Ta bukatzea nai zu– tela, yakitera eman zuten. Eta autarkiak bota zituzten yarraian. Autarki-ema– lleak 2.222 Aba ziran. Orreitatik 1997 gaiaren alde azaldu ziran; eta 224, berriz, gaiaren aurka. Eta gal– durik autarki bat bakarra. Ala ere, autarki orreik Eliz– Gurasoen iritzia ta yokera, gaingiroki yakiteko baka– rrik ziran. Ofiziali aurkeztutako gaia ondo zegoela, eztabaiden ta erabakien oinarri bezela artzeko; adia– razi nai zuten. "Erlijio-askatasun "-aren aldezko autarki orreik Iraillaren 21-an eman izan zituzten. Eta Urrillaren 4- an, berarizko "Pake-ekarle" izan zan Asis'tar Fran– tzisko Deunaren yai-egunean, yoan zan, yoan, Aita Santua Leterri Batuetara, New York'era, geroago da– kuskezun bezela. Baina bazan Eliz-Gurasoen moltzo aundia, latinez 220

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz