BCCCAP00000000000000000001233

nean, orduko gizartearen egoketa ta pakea naasten zuten. Ta beste alde, Yainkorik nai eztuten egungo gobernu komunistek ere, erlijioa agirian irakastea ta zabaltzea, gizartearen egoketa asaldatzea dala, oiu dezakete beti. Egungo egunean, "beltzak" naastu egiten dute Ipar-Ameriketako egoketa ta pakea. Bearturik al dau– de orregatik, lanik ez egitera euren eskugoak irix– teko ... ? Agerian zegoen, gotzaien iritziak etzirala ta etzitez– kela berdinak izan. Gotzaia nongoa, aren ustekizu– nak ta esana ere, angoak. Gotzaien errialdeak oso ezberdinak, arein iritziak ta esanak ere ezberdinak izan bear. Beraz, ezta erraz izango, guztien gogoa beteko duan gai bat adelatzea ta egitea; ezta ere zentzu argi, bat bakarra izango duan erara idaztea ; au da; zen– tzu ezberdinetarako biderik emango eztuan gai bat antolatzea ta itzetan adiaraztea, ori ezta erraz izango. 4. 6-garren Paul Aita Santuaren eskusartzea Geiegi luzatuz zoan "erlijio-askatasuna"-ren ezta– baida. Surmurruak ere baziran, gaiari aurka egiten ziotenak beste gai bat antolatu ta aurkeztu nai zutela. Ola izan ezkero, Batzar-lanak orainik luze yoango ziran ; ta Batzar orokarra etzuten bukatu aal izango, 1965-gnko urtean ere. Ala ere, Iraillaren 21-an, berandu sartu ziran Bil- 219

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz