BCCCAP00000000000000000001233
zuten 23-garren Yon Aita Santua, orain.ik bizirik zegoela, ikusi ; baita itz batzu aren aotik entzun; baita berari ere, zenbait itz esan, azken itzak izan– go ziranak ... ! Ta ai! Nolako itzak... ! Biotzetik biotzeratikoak... ! "Montini" kardenala ere, arin-arin, eldu zan Mi- lan'dik aidez Erroma'ra. · Ona Aita Santuak esan zizkion azken berbak : "Zuri uzten dizut Eliza, baita Eliz-Batzarra, baita Pakea... ". Geroak egiaztuko digu, 23-garren Yon igarlea izan zala, dar-dar zegioten ezpaifietaz orrelako ber– bak ebaki zizkionean "Montini" kardenalari. 23-garren Yon'en eriotzagatik izan ziran mundu zabaleko ikara ta negarrak zerbait iraungi ziranean, guztien begietara galdera auxe agertu zan aidearen erdian: "Eta Elizaren Batzarraz zer?". Eliz-legedian alde aurretik dago erabaki-ta, olako Batzarra egiten ari diranean, burutu baino len Aita Santua il baledi, orduan Batzarra ere, berez bezela, mozturik gelditzen dala; ta mozturik dirauela ere, urrengo Aita Santuak, berriki, ideki arte. Baina Aita Santuak nai ezpalu berriro idikitzea, orduan itxirik yarraituko luke; ta Yainkoak daki noiz arte. 23-garren Yon il zanean, baziran or-emenka sur– murruak, Aita Santu berriak etzuala bide berdine– tik yarraiki nai izango, bear bada. Ala ere baziran beste ezagupide batzu, bide berdinetik yoatea nai izango zuala, uste izateko. 20
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz