BCCCAP00000000000000000001233

Lenengo : ori egin ezkero, antz emango zuala, Eli– zak leterri aren politika ta aginte-era ere babesten :zuala. Bigarren : kontuan euki bear dala gainera, obeto erabiltze ori, erlijio guztientzat izan bearko dala: le– terri batean alako erlijioarentzat; bestean, berriz, bestelakoentzat. Esate baterako: Espaifiia'n ta Italia'n katolikuentzat izango dala irabazia. Inglaterra'n be– rriz "anglikanoentzat". Eta Eskandinabia'ko leterrie– tan, "protestanteentzat", t. a. Orregatik, olako eraba– kia onartzea, eztala izango dirudien bezin onuratsu, katoliku-erlijioarentzat ere. Asia'ko ta Afrika'ko gotzaiak bildurrez zeuden. Le– terriak, beren menpekoen artean, zabalduena dan er– lijioari, geiago lagundu dezaiokela onartu ezkero, or– duan eurek, moamedarren ta budisten artean, ito-ta bezela ta zapaldu-ta bezela geldituko ziraia. Orregatik, batzuek alako izpideaz ta besteak bestelakoaz, guztiek zioten etzutela nai gaiaren zatitxo ori oniriztea. Sudan'go "El Obeid "-eko Masson gotzaiak, "aska– tasuna bat bakarra ta atalik eztuena ta pusketan zatitu ezin ditekena dala ", esan zuan. Orregatik obe bide dala, "erlijio-askatasuna", argi ta garbiro, itz batez onmztea ta oiuztatzea. Ba "erlijio-askatasunari" gaizki egiten dioten leterriek, zerbaitean besterik ez– padadi ere, orduan bertan askatasun osoari kalte ta gaizki egiten diotela. "Badira agintariak, yarraitu zuan, Leterri Batuen Alkargoaren agiria San Frantzisko'n izenpetu zute- 217

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz