BCCCAP00000000000000000001233

teko daukan eskugoa". Norbaitek, bere barruan, zu– zenez uste duan era arreri, "kontzientzia" deitzen omen zaio. Orra ba, olako kontzientziari inork ere ezin dezaio– ke bortxarik egin, berak nai eztuan erlijioa artzeko; ezta inork ere debekatu sinistea ta egitetaratzea berak, zuzenez, egiazkotzat daukan erlijioa. Alderantziz, norberak bere barruan ta zuzenez egiazko bezela duan erlijio ta erlijio-iritziari, itzala ta begirunea zor diote guztiek; · eta !eterri-agintariek, gainera, babesa eman bear diote. Zergatik... ? 23-garren Yon Aita Santuak, ainbat aldiz ta ain biotzez, yakitera eman zigun "giza-nor– danaren bikaintasuna" (1) dalako irakasmen arega– tik. Eliz-Batzarrean "erlijio-askatasunaren" alde itz egin zutenak, 23-garren Yon'en irakasmen ori artu zu– ten oinarritzat: "giza-nordanaren bikaintasuna" ale– gia. Ta gaiak, ere, 23-garren Yon'en gogai ori oina– rritzat artu ta edatzen du. "De Smedt" gotzai berri-emalleak onela azaldu zien gaia Batzar-Gurasoei : Lenengoz, azalpen bat du ; ta gero bi zati. Azalpenak au irakasten digu: danak dutela erli– jio-askatasunerako eskugoa, "giza-nordanaren bikain– tasunetik" datorkiena. (1) "Giza-nordanaren bikaintasuna": dignidad de la persona humana, "dignite de la personne humaine". 214

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz