BCCCAP00000000000000000001233

Elizaren arerioak, Elizari aitzi egiteko. Egikun areik bidea ebaki die Elizaren arerioai, Eliza yoten ta yoten ibiltzeko erriaren aurrean, batez ere homunistak eginik dauden erri– tarren aurrean. "Beraz, "II-garren Batikano"-k, argi ta garbi, erabaki bear luke, hein da betiko ta <lanentzako, erlijio-askatasuna; ta oiuka oiukatu. "Elizak orrela egin ezkero, aldez igarotako utsak bete ta okerrak zuzendu ta ogenak garbitu egingo lituzke ; ta mun– du guztiaren aurrean irabazi-irabaziko luke. Aldez, besteen askatasuna, egungo egunean, zapaltzen ari diranak, iguinga– rri bezela lotsaturik agertuko lirake borondate oneko yen– deen aurrean. Eta baditeke, lots ori, onbiurtzearen asiera izatea. "Erlijioagatik espetxetan dauden gotzaiak, apaizak ta lai– koak atera ditezela, len bai len, askatasunera. Naiz ta agin– tariek beste aitzakien bat atera ta esan, erlijiogatik daude, areik guztiek, giltzapean loturik. Atera ditezela gotzaiak ta apaizak, euren artaldeen kontua, askatasunean, eramateko. Atera ditezela laikoak, azke bizitzeko euren sendietan. Errial– de areitako Elizari, ere, betorkiola libertatea, Aita Santuare– kin ar-emanak ta yoan-etorriak izateko, nahi bezela... " (1). Batzar-Gurasoak, adi-adi, entzun zioten; ta ezta zalan– tzik, aren eleak bioz-biotzaren ondoraino yoan zitz~izkiela ... "Gorrietatik" irtendako "Slipyi" kardenalak ere, Batzarrak "erlijio-askatasuna" oniriztea, bioz-hiotzez nai zuala, adiarazi zuan. "Slipyi" kardenala Ukrania'- ko gotzaien lendakari da ; eta 17 urtez, lan aztunetan ibilli izan da Siberia'n, Errusi'ko gobernu komunistak zigorrada ta erru-neke ori ipini ziolako (2). (1) "La Croix", 22 septembre 1965, 4-grrn orrldn. (2) Joseph Slipyi kardenalak, Sortaldeko patri-arkak bezela, go– tzaiak izendatzeko ta goterki berriak egiteko eskugoa du. 212

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz