BCCCAP00000000000000000001233
gi-begira zegokiola, ea erlijio-askatasuna onmzten duan ala ez. Ta mundu ori irrikitzen zegoela, Eliza– ren ta Batzarraren erabakia yakiteko. Ta ola ziote– nen arteko gotzai batek, kristau lehen garaietako Iri– neo Deunaren solas eder batzu, ere, aipatu zituan, garbitasun bezela : "Apostoluak libertatearen mezu– lari ta berri-emalleak izan zirala" alegia. Beljika'ko "Cardijn" (1) kardenalak ere itz egm (1) Leon-Joseph Cardijn, "Bruselas"-en ondoan yaio zan 1882 gnko Azillaren 18-an. Beljika'ko gotzai-lendakari dan "Suenens" kardenalaren izen berdinak ditu: Leon-Joseph. Aita kotxeru zuan lendabizi; gero, ikatz-saltzaille "Hal" deri– tzaion uri txiki industrialean; ta etzuan eskolarik izan; baina bai sinismem bizia la eginkizunak ondo burutzeko sen berezia. Ama berriz sendi aberatsean neskame. Erri-ikastolako ikasteak burutu-la, apaizetako ikasten asi zan, orlarako gurasoak, lan aundiak eginaz, ibilli bear izan zutela. Apaiz-ikastaroan ziarduan bitartean, orainik gazte-gazte zaia, bu– rutazio gogorra tinkotu zitzazion buru-biotzean. Ta burutazio orrek, berari atxikirik la beragandik aldendu gaberik, atximur la bultz egingo zion bizitza guztian. Ene... ! Bere umetako lagunak, erri-ikastolara batera ibilliak, aunditxoagoak egiten ziranean, bereala fabriketara yoan; eta, laster, elizkizunetara yoatez utzi egiten zutela, umetan ain maite zituzten elizkizunak izan arren. Sinismena galdu, etzutela galtzen; baifia Elizaganako maitasuna ta begirunea bai. Gogapen ori tinko-tinko yarri zitzaion adimenean; ta zerbait egin bear zaiake asmoak la gurariak sortu zizkion biotzean. 24 urtetan lenen meza eman zualarik, 5 urte irakasle egon zan latin ikasten duten mutikoekin. Andik berriz, parroko "Bruselas" inguruko auzo aundi batean dagoen "Laeken"-go Andre-Mari'ren elizan. Parroki onek millaka lagunak zituan bere barrutian, landole– tan lan egin oi zutenak. Ta bildurik or neska la mutil batzu, orreikin asi zuan J. 0. C. deritzaion landoletako langille gazteen alkartasuna. J. 0. C., iru izki erreik, au esan nai dute frantzesez: "Jeunesse Ouvriere Catholique". Euskerara onela itzuli ditezkenak: 207
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz