BCCCAP00000000000000000001233
ta goian esan degunez, laugarren Aldian ere, orain.ik ainbat eta ainbat zezio ta etiketa atera dituana. Ogei aldiz gutxienez idatzia ta berridatzia, Abak ezin zira– lako batetara etorri. Batzar-Abaen azterketa ta izkaldietan, korapillo go– gor-gogor ta biurri-biurria egiten zan; ta etzan erraz askatzea. Edo beste adibidez azalduz, baso itxi-itxi bat, sasiz, arantzez ta berez sortu oi diran era orotari– ko landare txiki ta aundiz betea zirudien ; ta Abak ezin zuten biderik ebaki ta aurrerantza egin. ' "Ecclesia" (1) asterokoak idatzi zuan bezela, teolo– ji-iritzi ta ustekizun ta izkaldietan asten ziranean, "lis– tor-kabia" (2) ematen zuan Batzarrak. Ezin bai ziran batetara etorri ez teoloji-irakasmenean, ezta Idazti Deunen azalpenean, ezta norberaren arrazoi-izpidean ere. Egia. Aba batek esana etzan besteai erantzuna, au da, aurreraxego itz egindako besteen bateri erantzutea. Etzan orrela. Eliz-Gurasoak, bata bestearen ondoz– ka bezela, oarrak egin oi zizkioten ofizialki aurkeztu– tako "erlijio-askatasun" gaiari: batzuek alde; beste– tzuek berriz, aurka. Eta orregatik, egun oro egin oi ziran eskusartzeetan, ezberdintasun aundia zegoen batetik bestearen artean. Ala ere esan dezakegu, eztabaidak geiago izan zi– rala teolojiaren irakasmen aldetik, "erlijio-askatasu– na" bera emate aldetik baino. Eliz-Gurasoak teoloji- (1) 25 de Septiembre, Madrid, 1965, 17-garrn orrldn. (2) "Erlamifio-kabia". 204
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz