BCCCAP00000000000000000001233
Txaloak ta txaloak yo zituzten, sutsu-sutsu, "Athe– nagoras" patriarkaren telegrama au entzun zutenean. Argi dago, ordu aundiak bizitzen ari dala gure Eliz Ama ... ! Gogo Deunaren eragiera argi ikusten da– la ... ! * Aita Santuak, berriz, onako telegramaz erantzun zion Athenagoras patriarkari : "Zure deuntasunak igorri digun mezua, Batzarraren Bilkuran irakurria izango dana, bioz-biotzaren ondoraino sartu zaigu. Zure mezuak dion bezela, guk ere nai-nai degu, Ba– tzar-lanak Yainkoak ones ditzan eta frutu ugariak eka– rri ditzaten Kristo'ren Eliz guztiaren onura ta one– rako". * "Taize"-ko komentuko fraide protestanteen (1) Roger Schutz Nagusiak, onako telegrama au bialdu zuan : "Pedro Deunaren basilika barrenean entzun izan dan mintzaldirik sakonena ta indartsuena, 6-ga– rren Paul Aita Santuaren gaurko mintzaldia ... ! Ba– tzarraldi osoa argituko duan argia ... !". Roger Schutz Nagusia ta Nagusi-ordezko dan Max Thurian ospetsua, biek egon izan dira Batzarraren Bilkura orotan, 23-garren Yon'en garaiko asiera arta– tik bertatik, Bilkura bat ere galdu gabe. Eta laugarren Aldiko idikieratik etxera ziranean, bereala aurreko te– legrama ori igorri zioten Aita Santuari. Eta gero, egunkari-berrikariakin solasean ari zaia- (1) Ikusi, nortzu diran "Taize"-ko fraide protestanteak, liburu onen 111-orrldn, beko oarkizunean. 199
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz