BCCCAP00000000000000000001233
guztiari, bedeinkapena emanaz atera zan, oinez ibiliz ; ta aren ondoan, baita ere beste guztiak. * Arratsalde artan bertan, otoitz eta penitentzi-ibil– deuna egin zuten Gurutze Deunaren basilikatik Le– tran'go Pedro Deunaren basilikara. Azken au, Aita Santuaren beraren katedrala da. Aurretik gotzaiak zioazten, bi milla bezelatsu; gero kardenalak; gero Aita Santua bera 1 Gurutze Deunaren erlikia eskuetan zeramala. Baita bazoazten, ibildeunean, Batzarreko yakintsuek, ta "Entzuleak" ta "Ikuslariak", t. a... Eta yendeak karriketan, bazter orotan, eliz barruan, millak eta millak eunka... Lareun millatik bosteun millara bai omen. 2. Txaloak eta telegramak * Aita Santuak yakitera eman zienean Abai, bere la– guntzarako "Gotzai-Aolkua" eratu nai zuala, danak, esku-zarta beroz, txalo ta txalo yo zioten. Baita Le– terri-Batuetara, New York'era yoan gogo zuala, yaki– narazi zienean ere. * Ortodoso guztien buru dan, "Athenagoras" Kons– tantinopla'ko patriarkak onako "telegrama" igorri zion Aita Sntuari: "II-garren Batikano"-ren lauga– rren Aldia idikitzean, ene zorion-agurrak, ene aldetik, berorren Deuntasun agurgarriari; baita, ene gurari bizi-biziak, berorren lanen amaiera, guztiz emankorra izan dedin, Yesukristo gure Yaunaren Eliz guztiaren onerako". 198
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz