BCCCAP00000000000000000001233
tan, Eliza maitatzen ta maitatzen ari izan zan ... Mai– tatzen ta maitatzen ! Berbaldiaren amaieran berri aundia eman zien yaki– tera Aita Santuak Eliz-Gurasoei : "Gotzai-Aolkua" (1) irasi ta egin gogo duala, berari laguntzeko Eliza zuzentzen ta eraentzen. Eta "Gotzai-Aolku" ori, be– rak aukeratutako kardenalez ; ta gotzai-yardunek or– dezkaritutako gotzaiez; ta erlijiosoen ordezkariez, or– oitua izango dala. Ta naiz gotzai-yardunen ordezka– riak, naiz erlijiosoenak, berak oniritziak izan bearko dutela, izan. Aita Santuak berak deituko dituala, arein laguntza ta arein aolkuak ta arein argiak bearrezko zaizkiola, irudituko zaionean. Eta Erroma'ko Kongregazioak eztirala kenduak izango, eraberrituak bai ordea, obe– to lagun dezaioten Aita Santuari. * Oro bat, Aita Santuak Abai yakinarazi zien, era– baki-ta daukala Leterri-Batuen (1) biltzarrera yoatea. Leterri-Batuek dei egin ziotela yoateko; ta baitetsi zuala deia. Eraman gogo duala, Leterri-Batuen aurre– ra, Eliz-Batzarrarem maitasun ta pake-mezua. * Oro bat, arratsaldean penitentzi ta otoitz-ibildeuna egin bear dutela guztiek, Eliz-Batzarrak atarramentu on, aundia izan dezan. Ta gainera, Batzarraldiak ira– ungo duan bitarte osoan, aren aldeko otoitzak ta egi– te onak eskatu zituan. * Eta Aita Santua, Batzarrean zeudenai ta mundu (1) Gotzai-Aolku: Sfnodo episcopal, "Synode episcopal". (1) Leterri Batuak: Naciones Unidas, "Nations Unies". 197
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz