BCCCAP00000000000000000001233

Munduan egin oi diran ainbat eta ainbat batzarrek, ordea, eztutela fruturik ematen, indarrean edo aberas– tasunetan edo yakintza utsean oinarriturik daudela– ko ; eta arrokeriz ta "ni zu baino geiago naiz"-ko go– goetaz puzturik egiten diralako. * Eta irugarren, gizadi osoarekiko "maitasun-eraku– tsia ". "Maitasun-erakutsia" katolikuentzat; katoliku ez izanarren, kristau diranentzat; ta azkenez, kristau– sinismenik eztutenentzat ere bai. Au da itz batez, "maitasun-erakutsia" dan-danentzat, mundu osoa– rentzat. * Isilleko Elizara ere eraman zuan bere gomutea. Gotzai asko eztirala etorri, etortzeko askatasunik ta bi– derik eztutelako izan. Apaizak eta kristauak sufritzen ta neke aundiak irauten ta espetxetan daudela. Ala ere, gure Eliza yazartu oi dutenentzat ere, Ba– tzarrak eztuela madarikazio-itzik esango. Alderantziz, otoitz egingo duala areintzat ere; ta arei ere, al ba– dadi, on egingo diela. Batez ere, azken itz oneik "yazarleen aurka Batza– rrak eztuela madarikazio-itzik esango, alderantziz, arein alde ere, otoitz egingo duela", itz orreik berea– la gogora ekarri oi digute, 23-garren Yon'ek, le– nengo Aldiaren idikieran, azaldu zuan gogoeta ta ol– dozkera. Ba 23-garren Yon'en berbak ta oldozpenak, maitasun-utsa ta errukitasun-utsa besterik etziran izan. * Beraz, datozken mendeetan, kondairak itanduko du: zertan ari izan zan "II-garren Batikano" Batza– rra ... ? Eta erantzungo kondairak berak: Batzar ar- 196

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz