BCCCAP00000000000000000001233
Ogei ta sei mezakideekin eman zuan Aita Santuak alkar-meza, ogei ta sei mezakideok kardenal edo gon– gotzai edo gotzai ziraia. Eta meza esan zuten aldarea, Pedro Apostoluaren obi gainean zegoen. Eta abeslari-endanaren ondoan, lehen lerrotan, laiko "Entzuleak" zeuden. Onein artean emakume batzu ere bai. "Entzule" orreitatik asko, meza erdian, Aita Santuaren eskuetatik Yauna artzera yoan ziran. Onein ondoan, "Ikuslariak" eun baino geiago (1). Eta leterrien ordezkariak. Eta goitik bealdera, lerro– lerro, eserlekuak, aietan eseririk zeudela 2.500 Batzar– Guraso, erdi-erdian artea, naiko zabala, utsik uzten zu– tela. Meza ondorean, Aita Santuak berak artu ta eraman zuan ebangelioa, aldarean ipintzeko. Ah ! zein ederki ta nolako begirunez eraman gero ... ! Ebangelioa esku bietan goi-goi, bere burua osotoro estaltzen zualarik, polliki-polliki zioan, beti Batzarra– ri erakutsiz. Ta aldarera iritxi zanean, aldare gainean, tronuan bezela, zabalik ta zutik utzi zuan, Batzar-Gu– rasoen aldera zabaldurik, onei begi-begira. Ta bereala Aita Santu-aulkian eseri zala, kardenalak menpetasu– na erakutsi zioten. Eta Felizi gongotzai, Batzar-zadorlariak, argi-argi ta geldi-geldiro irakurtzen zuala, Eliz-Gurasoak ere, (1) Ikuslariak: observadores, "observateurs", Baiona'ko "He– rria" asterokoak "ikusliarrak". (Ikusi "23-garren Yan Aita Santua ta "!!-garren Batikano" Batzarra", Zarautz, Itxaropena, 1966, 64, 65 ta 66 orrialdeetan). 194
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz