BCCCAP00000000000000000001233
egiten zebillen Batzordeak, gai luze, zabal, sakon ta goia zala; ta egun artarako etzala egongo burutu– rik, erantzun zuan. Orregatik, 4-garren (azken) Al– dia urrengo udagoi ta negurako utzi bear izan zuten. Eta 6-garren Paul'ek, 3-garren Aldiari, urrezko amaia eman nai izan zion, Indietara eginik apostolu– bidealdia; 2-garrena bukatu zanean, Yerusalem'era egin zuan bezela. Orain Indietara, Bombay'ko "erriar– teko Eukaristi-Batzarrera". Negillaren 2-an, goiz-goizetik, atera zan Erroma'– tik. Asteazkenez. Ta osteguna, Xabier'tar Frantzisko Deunaren yai-eguna, ta ostirala Indietan igaro zituan, lan eskarga eginaz. Ta larunbat goiza ere bai, lan izugarriz. Ta larunbat arratsaldean berriz Erromara zan. Egunkariek orrialdeak ta orrialdeak ekarri zituzten iruzpalau egunez, bidealdi argi, onuratsu, apostolutar, emankor, ekarkor ta dirdiratsu aretaz. Tamala! Guk ere bete albagenitza orrialde batzu, gertakari entzutetsu hura azalduz ... ! Baina, nai-ta nai-ez, utzi bear. Utzi bear nai ta naiez ... ! Beraz goazen 4-garren Aldira. 190
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz