BCCCAP00000000000000000001233

"Arduradun epaigo" onek etzuan ordurarte bat ere eskusartzerik izan Batzarrean. Baina, batzar-araudia– ren 8-garren bereziaz, bazuan anitz gauzetarako esku– bidea. Olako bat, auzigai <litezken arrenkuren kontu artzea. Eta epaikari oneik, izpidezkoak zirala Aba arein arrenkurak, uste izan zuten ; ta beraz, atseratzeko "er– lijio-askatasunaren" gaia autarkitzea, agindu zuten. Ta urrengo egunean bertan Tisserant kardenalak Ba– tzarrari iragarri zion, etzala autarki- ematerik izango "erlijio-askatasuna"-z. Baina geienak gai ori len baino len oniriztea ta amaitzea nai-nai zuten (ikusi liburu onen 92 ta 93 orrldk). Ta yakin zutenean gibeleratu bear zala, ase– rrealdi bizi-bizian yarri ziran; ta Ipar-Ameriketako Meyer kardenalak milla izen baino geiago batu zi– tuan, Aita Santuagana yoteko. Baina Aita Santua etzan bigundu; eta araudia bete bear zala eta atzeratzea nai zuten Aba arei begirame– na zor zitzaiela, esan zuan. Ta orregatik atzeratu zu– ten; ta utzi 4-garren Aldirako. Surmurru aundiak zabaldu ziran, Batzarrak urren– go urteko Pedro Deunaren yaian amaia izango zuala. Aurretik egin batzarraldi laburra; ta gero, Pedro Apostolu Deunaren yaian, aundian, oiukatu oniritzi– tako Kostituzio, erabaki ta azalmenak. Ta olako yaian, udako eguzkiz ta gar beroz, amaiera distiratsu ta go– res-goresgarria eman Batzarrari, 4 Aldiei, alegia. Baina 13-garren gaia "Eliza gaurko mundu berrian" 189

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz