BCCCAP00000000000000000001233
di oneko Azillaren 13-an, Aita Santua ere ageriko Bilkurara etorri bear zuala-ta, antxe zegoen gertatu-ta "sedia gestatoria"; baina Aita Santuak etzuan era– bili nai zan. Eta gero, Bilkuraren amaieran, Felizi gongotzaiak egin berbaldian, onelako berbak esan zituan, besteak beste: "Eliza benetan beartsuen ama da. Yesus'ek esan zuana "erruki naiz yende-taldeaz ", ori bera esa– ten du Elizak orain ere. Eta Aita Santuak berriro beartsuenganako maitasuna agertuz, areintzako bere "tiara" ematen du". Itz orreitara, Aita Santuak yeiki-ta, bere eskuz era– man "tiara" ; eta meza esan zan aldare gainean utzi zuan : salduz aterako zan dirua, dana beartsuentzat erabiltzeko (1). Eta gainera "tiara" Aita Santuen lur-erregetzaren ezaugarri bat zan. Ta 6-garren Paul'ek ezaugarri ori ere eztu nai; ta "tiara" utziz, mundu oneko erregetza ere uzten duala adiarazi nai du (1). Asten da alkar-meza. Aita Santua buru. Eta me– zakideak munduko Andre-Mari'ren Eliz ospetsuenen gotzaiak : Lourdes, Fatima, Mexiko'ko Guadalupe, Zaragoza, t. a ... Oniritzitako gaiak, 6-garren Paul'ek oiukatzen di– tu. Iru dira : 1) "Elizaren siniskaiezko Kostituzioa ". 2) "Orokartasuna "-ri buruzko Erabakia". 3) "Sor– kalde'ko Eliz katolikuen Erabakia". (1) H. Fesquet'en aipatutako lib., 713 orrialdean. 184
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz