BCCCAP00000000000000000001233

zaigula Elizan ... Bestela eztegu sustarrezko ta fun– tsezko gauzarik egingo" (1). Oldozkera ori, anitz eta anitz gotzaiei eder-eder izan zitzaien ; ta adiarazi ere adiarazi zuten Batza– rrean, ori dana ondo esanik zegoala. Paris'ko gongotzai laguntari, Veuillot yauna, lai– koek gotzaien esanekoak izan bear dutela adiaraziz, sendo ta tinko yardun zan. "Gotzaiek entzun egin bear die laikoei ; baina oneik arei obedezitu bear die", esan zuan (2). Veuillot, gongotzai yaunak, apostolutzaren azaltze ta mugatze argi ta zeatza, nahi luke. Elizaren mun– duarekiko betebearrak oinarritzat arturik, iru gogoe– takera oneik ekarri zituan guztien aurrera : lenengo, apostoluen oinordeko diran gotzaien eginbidea; biga– rren, apaizek, erlijiosoek, laikoek apostolutza egitee– taratzean, sinismena erakusteko ta agertzeko duten bearkuna ; ta irugarren, laikoen apostolutzaren noiz nola bereziak argitu bear dirala (3). Paris'ko gongotzai laguntariak bezela, beste askok ere tink adiarazi zuten, laikoek gotzaiei dien esangi– nak izateko bearra. "Laikoen apostolutzan" ere kontu izan bear da, lekuetatik lekuetara ta leterrietatik leterrietara, ber- (1) H. Fesquet, 553, 554 orr. (2) H. Fesquet, 555 orr.' (3) A. Wenger, "Vatican II", 3-eme S., 367, 368 orr.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz