BCCCAP00000000000000000001233
ta aurkezten, ezta gotzai izateko izenik ematen, t. a. Etzekien, noski, idazle ospetsuak, egun batzu lenago, Cicognani kardenal yaunaren ta lau euskaldun go– tzaien artean biotzetiko alkarrizketa izan zanik. 2. Erri-izkuntzari buruz 23-garren zenbakiko azken puntu berezian, onelako erabakia dakar : leku batean ezberdinezko yende-mol– tzoak baditez, izkuntza ere ezberdifiezkoa erabilli bear dala, yende-moltzo arei dagokiena. Ta izkuntza artan ondo yakitunak izan ditezela (1). Ta ori bera dio 30-garren zenbakiko 2-garren za– titxo berezian, sakramentuak t. a. kristauei artzera la– guntzeko, dei ditzatela arein izkuntza ondo dakite– nak. Eta eztago besterik, nik buruan ditudan irakurleai esatekorik. .. (1) "Zeruko Argia"-ren 192-zenbakian, 1966-Urrillak 30, 4-ga– rren orrialdean, Kintana'tar Frantzisko Xabier idazle gazteak lan– txo laburra, baino txukuna ta bizia dakarkigu, onelako itauna egi– ten duala: "Zergatik, bai zergatik". Irakurri beza irakurleak, oso ondo egina dago-ta. Gauza batzuetan beintzat arrazoia du eus– kaltzale sutsuak. Ba badira, orain ere, erriak alegia, euskeraz egiten dutenak; ala ere mezak t. a., euskeraz egin ordez, erderaz egiten zaizkienak. Baina Kintana argiak, berak ezin duala ulertu diona, goiko lekutxo orretatik la "Il-garren Batikano"'ren beste le– kuetatik ere ulertzen da: la bear bezelako zentzua ere eman da– kioke. Bere lan gazdunean atera oi dituan utsaldiak, eztira, ez, Eli– zarenak. Zerbait esatekotan, eliz-gizonen utsak !a errua dirala esan bearra da, ez ordea Elizaren errua. Orregatik, leku batzue– tan ondo. Bestetzuetan, berriz, gaizki edo txarto. 165
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz