BCCCAP00000000000000000001233

rri au yakitera eman zuan. "Azken-azkenean, Batzor– deak (1) bi zati erantsi zizkiola gaiari. "Lenena, gotzaiak, animen zaintze-lanetan, askata– sun osoaren yabe dirala; eta !eterri-agintariek eztizaie– ketela, lan orreik egitea galazi, ez zuzenez ezta zear– bidez ere. Ezta eragin ta bearrarazi ere, onela edo bestela egitera. Eta Aita Santuakin edo bezte eliz-agin– tariakin ta, berdin, beren menpekoekin ar-emanak ta yoan-etorriak izateko, osotoro azke ta lokabe izan bear dutela. Ortan ere, ezin dezaketela erri-agintariek debe– kurik ipini". "Bigarrena, gotzaiak aukeratzea ta izendatzea ta egitea, Eliza bakarraren eginkizuna dala. Orregatik, Elizaren askatasuna zaintzearren ta eliztarren onari begiratzearren, Batzar deun onek nai-nai du, aurre– rontzean dala gotzaiak aukeratzeko, dala aurkezteko, dala izenak emateko, laikoek eztezatela eskusartze txikienik ere izan" (2). Pildain euskaldun gotzai yaunak, Veuillot'en azal– pena entzun bazuan entzun, bereala yeiki ta ots egin zuan : "Batzarrak onirizten baditza bi zati orreik, os– pe ta aintza bereziak merezi izango ditu. Ba ezta munduan Bazkunik, beste Bazkunaren esku uzten duanik, beretzako diran zuzendari ta buruzagiak auke– ratzea. Orrela egitea, Elizarentzat egiazko "diminutio capitis" izan da"_ Zuzendari zegoen Doepfner kardena! alemanak, (1) Gotzai ta goterkien yaur-bide-batzordea. (2) A. Wenger, 3-eme S., 162 orr. 162

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz