BCCCAP00000000000000000001233
ere, elburu ori tinkotu zion Batzarrari, lenen-lenen– gotik, 23-garren Yon Aita Santuak (1). "Elizaren siniskaiezko Kostituzio "-an, gairik yakin– garriena ta garrantzitsuena bezela, "gotzai-batzarki– degoa" ipini genduan : gotzaiek, diranak dirala, eran– tzukizuna dutela lurbira osoan ta, era batez, munduko arazo ta auzi guztietan eskusartzeko eskugoa, auzi ta arazo areik, nonbaitetik heintzat, gizonen onari ta, batez ere, moralari ikututzen badiete. "II-garren Batikano" arteraino gotzaien erantzu– kizuna beren goterkietan zan. "II-garren Batikano "-tik aurrera, gotzaien eran– tzukizunak ta eskugoak, euren goterkien gaindik, ludi osora zabaldu dira. Gotzaiak, Kristo'ren erabakiz, Apostoluen euren oinordekoak diralako ; ta oneik zi– tuzten ahalak Kristo'gandik artuak, areik ere berdin dituztelako. Orra ba, batzarkidegatik datorkie gotzaiei, animak zaintzeko ta zuzentzeko eginbidea ere. Batzarkidegoa dala zio ta kausa, Eliz osoak, ez bakarrik erlijiosoak, mixiolari izan bearra du; ta lurreko luze-zabaleran, Kristo'ren Berri-Ona aldarrikatu; ta kasta oroko yendeai yakitera eman. Goazen ba arira ; eta gotzaiei dagokien animen zaintzeko lanbideaz ekin dezagun. (1) "23-garren Yon A. S. ta "!l-garren B.", 21 ta 28 orr. Libu– ruaren beste beredin tokitan ere agerian dago oldozmen ori. 160
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz