BCCCAP00000000000000000001233
Ona, zein ederki idatzi zuan ]uan San Martin idazle argi ta biziak: "Inoiz euskeraren alde itz onak esan dituzten zenbait euskaldunei eskef'li izan diegu, gure egille gaxoak beren boltzillotik galduaz argita– ratutako liburuak; ta amar edo ogei duro liburutan ematea, astakeria iduritu zaie. Baina, zinean, fotbo– lean, txikiteoan, afari batean, errez ematen dituzte bere txanponak. "Gure jendearen artean, liburuak erosteko oitura zabaldu bear da., Txikitoak edatea bezin preminaz– koa dala, sartu bear zaie beren buruetan. Gizonak, bere ekonomiarik justuenean ere, bere presupuesto– tik zatitxo bat liburutarako izan bear luke. Liburu– tan arkitu geneza munduko kultura guzia. Liburu– rik txarrenak ere zerbait erakusten du. "Liburuak irakurtzea ere, eguneroko eginkizun– tzat artu bear du gizonak. Orduerdi, ordubete edo izango dana: baina irakurri. Irakurtzen duan erria, kultura giroan, aurrera joango da. Liburu gabeko etxea, txoririk gabeko basoa edo arrainik gabeko erreka bezela da: tristuragarria. "...jakintza ez da gaztaroko estudiokin bukatzen. Gizon argia, bizi guzian, ari da ikasten; eta ortara– ko, Lin-yutang'ek bere liburu batean dion bezela: li– buruak etxeko liburutegian, liburuak gelan, sukal– dean eta komunean: liburuak etxea ta etxekoak iaz– ten dituzte". (Juan San Martin yaunaren itzak. Iku– si "Zeruko Argia", 1966, Otsaillak 27, 3-garren orrialdean). 14
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz