BCCCAP00000000000000000001233
Elizaren menpe utzi baizuan Kristo'k, Idazteunak ta sinismen-ontzia (1) kontzea (2) ta zaintzea. Ala ere, kontu euki bear degu ere, Idazteun libu– ruak eztirala, zeruak zabaldu ta andik barrenetik lurrera erori ziranak; Yainkoaren Agermen-kondai– raren maillak baizik. Orrela esan zuan Eliz-Guraso batek (3). 2. Errakuntzarik-eza ( 4). Yainkoak, Idazteunen bidez, adiarazi nai izan ziguna, egia da beti ; ta beti ere egia izango da. Baina errakuntzarik-eza ori etzaio egotzi ta atxiki bear idazle deunaren idaztankerari berari ere. Ba, artzai izan zan Amos igarleak tankera bat bide du; eta beste tankera bat berriz, yende aun– dikietakoa ta ikastola aundikoa izan zan Isaias igar– leak. Ondo aditzeko ta ulertzeko Yainkoak esan ziguna, begiratu bear diogu, idazle deunak zer adiarazi nai izan iuan ; ta bere liburuari zer elburu eman nai izan zion ; ta zer asmo zebillen hura idaztean ; ta, gainera, garai artako azi-orrazi ta noiz-nolak. Baita ere arakatu bear da, olakorik ba ote dagoen kristau eztiran erlijioen liburu zaharretan ere. Azkenez, Idazteunak, Itun Zarra ta Itun Berria ale– gia, bat dira, au da bata bestearen osotasun dira. Ori argi ikusteko, naiko da kritiku-eran atera diran Idaz- (1) Deposita de la fe, "depot de la foi". (2) Kontzea: kontu izatea. (3) A. Wenger, 3-eme S., 149-150 orrialdetan. {4) Errakuntzarik-eza: inerrancia, 11 inerronce". 157
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz