BCCCAP00000000000000000001233
Azkenez Batzar-Abak onako iritzira etorri ta or batera ziran: Idazti Deunak, xoilki ta bakarrik, ezti– rala naiko, yainkotiar Agermenaren ta siniskaiezko egien berri osoa yakiteko, Tradizioa ere bearrezkoa zaigula, areik argitzeko. Atea idekirik ta bidea zabal-zabalik uzten du Eli– zak or, azterketa berriak egiteko ta aitzinera yoateko, bai Idazti Deunetan, bai Tradizioan, batez ere areitan, oraifi.ik bear bezin aurreratuak eztaudelako. Argi age– ri da ori, "Yainkotiar Agermenaren siniskaiezko Kos– tituzioan ". Nola ulertu Idazteunak 1. HI-garren burua, "Idazteunak nola aditu ta nola aditzera eman bear diran" yarduten duana da. Orretarako onu-ematen du, "elerti-eraen" (1) kontu izateko. Ba Idazti Deunetako liburuak, batzuek edes– tiari (kondairari) dagozkionak dirala; bestetzuk olerti (2) dirala ta beste batzuek berriz igarkari ta igarki– zunak (3). Baifi.a, beti ere, Idazteunen azaltzean ta arein zen– tzua tinkotzean, azken solasa ta zuzenezko adieraz– pena Elizaren esku dago ta Elizaren eginbidea da. (1) Elerti-erak: generos literarios, "genes litteroires". (Elerti: literatura). (2) Olerti: poesia, "poesie". (3) Profeda, "pro,:,hetie". 156
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz