BCCCAP00000000000000000001233

Baina, egia da, beste alde ere, Tradizioan bazirala irakaskari batzu, orainik Idazti Deunetan ikusten etzi– ranak. Baina ori etzan Idazti Deunetan etzeudelako, orduko yendeek Idazti Deunen ezaguera eskas ta urria zutelako baizik. Utsa etzegoen Idazti Deunetan, yen– deen ezaguera gutxian baifio. Eta Idazteunak geroago ta sakonago arakatuz ta ikasiz ; ta arkitu berriak ere eginaz doazen bezela, orrela siniskaiezko egiak, ere, geroago ta argiago dagerz Idazti Deunetan" (1). Bildurra ta kezka sartu zitzaien Eliz-Gurasoei, ea orain, 3-garren Aldian ere, lenengoan bezela, Ager– menaren bi sorburuen eztabaida, berriz ere, berotu ta gogortu egingo ote zan. Eta Afrika'ko ta Asia'ko gotzaiak, lenengo Alditik beretik, gogaiturik zeuden eztabaida orretaz. Eta are geiago orain 3-garren Aldian. Ta ona, arein ezin-eramanaren oiartzuna bezela, "Zoungrana" gongotzai ta kardenal beltzak, onela, oiu egin zuan : "Agermena, Kristo da. Ori da egia ta erraz ulertzen <lana. Beraz, esaiozue mundu guztiari Kristo dala Yainkoaren Agermena, aldez munduak sinistu dezan, aldez Kristo'ren itxura ta irudia ta be– gitartea argi-distiratsuago ager dedin lurbirako zaba– leran" (2). (1) A. Wenger, 3-eme S., 148-garren orrialdean. (2) A. Wenger, 3-eme S., 147-garren orrialdean. 155

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz