BCCCAP00000000000000000001233
Ala ere erantzuten zieten Tradizioaren ta Idazti Deunen artean ezin ditekela; ta eztala egin bear ere, olako berezkuntzarik. Tradizioa Yesukristo'gan bere– gan asten dala, Kristo'k berak esandakoa ta irakatsi– takoa baita. Eta Ebangelioak ere, edo ebangelariek eurek, Ye– sukristo'ri entzundakoak, ebangelio-liburuetan ipiniak dirala ; edo beste ikasleen batzuk, Kristo'gandik en– tzun ; ta entzundakoak idatzi ta lenen kristaudietara zabaldu; ta areinkandik ebangelarien eskuetara eto– rrita oneik ebangelio-liburuetara sartuak dirala. Beraz, bai Tradizioa, bai Ebangelioak, dana Yesu– kristo'gandik artua dala. Eta berdin beste liburuak ere, Lukas Deunak idatziriko "Bidalien Eginak", Paulo Apostoluaren eskutitzak, t. a. t. a. Tradizioa, indarberritu ta bizitu egiten dala Idazti Deunetan. Idazti Deunak, berriz, argitu Tradizioak edatzen dituan argi-errainutan. Izan ziran onako gogaiera au aditzera eman zute– nak ere: "Esan ote diteke, "Tradizioan Idazteunetan baino egia geiago dagoala", Eliz-Irakaslegoak (1) oni– ritzi duala noizpait, Trento'ko Batzarraren on– doan ... ?". Ez. Eliz-Irakaslegoak irakatsi izan duana, auxe izan da beti : Idazti Deunetan idukia dagoana, egia osoa dala; eta berdin, Tradizioan idukia dagoana ere, egia osoa dala. (1) Magisterio de la Iglesia, "Magistere de l'Eglise". 154
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz