BCCCAP00000000000000000001233
zidan era batez, bururik onenetarikoa zala, esaten zidan. Agermenaren iturriak edo sorburuak, bi ziraia zion Batzordeak: aldez, idazti Deunak; aldez, Tradizioa. Eta Tradizioan izan ditezkela egia batzu, Idatzti Deu– netan, argi heintzat, eztaudenak. Beste aunitzek berriz, Yainkoaren Agermenak sor– buru bat bakarra zuala, zioten : Yesukristo gure Yau– na, alegia. Eta bai Idazteuna, bai Tradizioa, bi erreten edo bi bide besterik eztirala, Yesukristo'ren irakatsia guri ta gureganaino ekartzen digutenak. Demagun adibidez : iturri bat bakarra ; ta iturri ar– tatik, ura bi bidez edo bi erretenez doala. Era berean Yainkoaren Agermena bat bakarra da, Yesukristo gu– re Yauna bere irakatsiakin. Eta Yesukristo'ren ira– kaskariak bi bidez datozkigula gureganaino: Idaz– teunetaz ta Tradizioaz, iturri bakar artatik, ura, bi erretenez bezela. Eta erreten batean eta bestean, bietan, ura osorik dagoan bezela, olaxe ere Idazti Deunetan ta Tradi– zioan, bietan, yainkotiar Agermen osoa dagoala ; ez ordea, batean puska batzu eta bestean beste batzu. Itun Zarra ta Itun Berria, biak dira ta biek egin oi dituzte Idazteunak (Idazti Deunak). Tradizioa, berriz, Yesukristo'ren berberaren aotik irtendako ber– ba ta irakatsia da; ta Aren aotik Apostoluengana iga– roa; ta onein predikarietatik, lenengo aldi areitako kristauenkana... Ta oneitatik, belaunez-belaun, gu– reganaino etorri izan zaigu, Elizak Espiritu Santuaren 151
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz