BCCCAP00000000000000000001233
Andre-Mari'ri egoki-egoki zetorkiola; baina etzuten aurreratu Bilkuretara, azterketa ta eztabaida egiteko. Ta teoloji-batzordeak ere, kristauen batasuna aundi– aundian zeukalako, Andre-Mari "Elizaren Ama" da– lako izena, txostenetik kendu egin zuan. Ta orren ordez, onela ipini zuan : "Eliz katolikuak, Espiritu Santuaren irakatsiz, eredu goren, bikainena bezela goresten du Andre-Mari sinismenean ta mai– tasunean; baita hiotzez ta seme-minez gurtu (1) ta ooratu ama maite-maitegarri bezela". Ta deitua da, gainera, Kristo'ren ta sinistunen Ama, gaian berean. 6. 6-garren Paul Eliz-gurasoak baino aurrerago doa 6-garren Paul'ek nai-nai zuan, zeruko Amari "Eli– zaren Ama" dalako izena, ere, eskeintzea ta ematea. Aspaldi-aspalditik zuan amets ori buruan. Batzordeak auxe esaten zuan bere txostenean : An– dre-Mari, aragiz, Kristo'ren Ama dala; eta goi-eska– rrez, kristauen Ama. 6-garren Paul urrutirago yoan zan, Batzordeak, ori idaztean, adiarazi nai zuan baino urrutirago, bear bada. Ba, itz orreik oinarritzat artu– rik, Andre-Mari Elizaren Ama dalako irakatsia ate– ra zuan. Kristo'k ta kristauak, batean, Elizaren "gor– putz mistikua" egiten dute. Beraz Andre-Mari arein bietarikoen Ama dalarik, baita onen Ama ere badala, Elizaren Ama, alegia. (1) Gurtu: venerar, adorar, "venerer, adorer". 145
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz