BCCCAP00000000000000000001233

Erosleakin batez, Eroslekidea izatea bera ere. Yain– koaren Ama izatetik datorkio, gorputz ta animaz ze– rura igon bear izatea, lurreko bizitza utzi zuanean. Jean Gitton, laiko ta frantzes izkeltzain ospetsuak, 23-garren Yon'ek laikoetarik lenena Batzarrera sartua izan zanak, liburu onetan ere bein edo beste aipatu degunak, protestanteetaz ere beti maltsuki ta bigunki esaten duanak, onela egoki-egoki idatzi zien arei : "Andre-Mari ezta izan, betidanik, Yainkoaren Ama izateko aukeratua ... ? Ta ori egia dalarik, nola ez artu egia ortatik datozen ondorenak ere ... ? ". 5. T eoloji-Batzordea, kristauen batasunari aurka egingo diolako bildurrez... Teoloji-Batzordeak, ere, protestanteen auziaz oartu– ta, eginik zekarren txostena aldatu zuan ; ta erdiko bidera yo zuan. Beste era batera ipiniz izen areik; edo erriak erabilli darabilzkin beste izen batzuekin batera ipiniz. Esate baterako, "laguntza, babesa, sorosle" ; ta izen orreikin batean "bitarteko" izena ere sartuz. Ta ola dago gaian sartua, Ama Birjinak gure bitarteko izateko duan zerutiar eskugoa. Ta ola iraun zuan ere Batzordeak aurkeztutako gaian. "Elizaren Ama" izenari, ordea, beste bat gertatu zitzaion. Batzarrean berean etzan inoiz ere eztabaida– rik egin zera orretaz. Aba batzuk esan bai, esan zuten, izen eder-eder ori 144

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz