BCCCAP00000000000000000001233
protestanteen ordezkari ziranak, alegia. Ortodosoetan etzegoen beaztoporik, katolikuak bezin Andre-Mari– zaleak baitira izan areik ere. Obeto esateko, areik Sar– kaldeko katolikuak baino gartsuagoak ta sinistuna– koak dira izan Ama Birjifiaganako eraspenean. Areik Sarkaldeko katolikuak baino argiago ta su– tsuago sinistu oi zuten beti Ama Birjinaren, gorputz ta animaz, zerurako yasokundean. Arein liturjia ta ho– miliak itzuliak izan ziranean, orra Yasokundearen si– nismena ere zabaldua Sarkaldeko katolikuen hiotzetan. Ta Sarkaldean garai atera zan Yasokundearen sinis– mena, areingandik onera etorri-ta. Beraz, areingandik etorri izan zitzaigun Andre-Mari'ganako eraspena ta maitetasuna. Protestanteetan, ordea, zearo ezberdin da; oneik ezpaitiote ematen ta egokitzen Ama Birjina'ri, Idaz– teunak diotena baizik. Ots ! Idazteunak, Andre-Mari Yainkoaren Ama dala, diote bakarrik. Ori bai argi-argi; baifia beste bi izen areitaz ez– tute aipurik egiten. Orregatik etzitzaien eder, Batzarra Andre-Mari'ri era orotariko bikaintasunak ematen ibiltzea. Baina ondo erantzun dakieke : Idazteunak diotena, "Andre-Mari Yainkoaren Ama dala ", alegia, sinistu ezkero, ortik datoz ba Ama Birjinaren gainerako goi– aunditasun ta bikaintasunak ere. Yainkoaren Ama izatetik datorkio, Sortzetik ere guztiz garbia izatea. Yainkoaren Ama izatetik datorkio, bere Seme Yesu– risto'rekin batez parte artzea gure erospenean, au da 143
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz