BCCCAP00000000000000000001233

3. Andre-Mari, gure bitartekoa dala. Andre-Mari, Elizaren Ama dala. Izen bi orreik ondo datozkiola Andre-Mari'ri; ta eman ere, eman bear zaizkiola. Ori azaltzeko kardena! batzuen ta gotzaien iritziak dakarzkigu. Txostenak zion, Andre-Mari'k ama-eginbidea dau– kala betetzeko kristau guztiekin. Ta orregatik kristau guztien bitarteko dala ere zeruetan. Baifia, beti ere, aztu gabe ta kontuan eukiz Paulo Bidaliaren itz areik : "Yainkoa bat bakarra da; eta Yainkoaren ta gizo– nen arteko Bitartekoa ere bat bakarra : Yesukristo gizona alegia, bere burua gugatik eskeifii ta eman zua– na ". (I Tim., 2, 5-6). Andre-Mari berriz, zerutiar Bitarteko bakar arren aurrean, gure "bitartekoa" dala. Bitartekoaren au– rrean bitartekoa. Ospe aundiko kardenalak itz egin zuten : Riffini, Wyzsynski, Leger, Doepfner, Silva Henriquez, Bea, Suenens, Frings, Alfrink kardenalek beste gotzai eza– gun batzuekin. Geienak, era batez, aintza oro ematen zioten Ama Birjinari ; baita Yainkoaren aurrean gure bitartekoa dala, esan ere. Eta Elizaren Ama ere dala ; ta hura onen zainpean ipini bear dala. "Yainkosa" ( 1) ez, yakifia ; baifia gainerako ospe (1) "Yainkosa": diosa, "deesse". Euskal-olerkarien batek edo batek erabilli duan itza. Bear bada obe legoke "Yainkoeme" idaz– tea, Lizardi'k bere "Baso itzal" deritzaion olerkian "yaupaleme" {sacerdotisa, "pretresse") erabilli zuan legez. 139

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz