BCCCAP00000000000000000001233

Ori guztia ta orain.ik askoz geiago ere Aita San– tuak egin zuana, dana etzan naiko izan, ikasgaia bu– rutzeko ta onean amaitzeko. Erroma'ko bazterretan surmurru aundiak zebiltzen Eliz-jerarkiarekiko buru osoaz, Elizaz'ko gaiaren HI-garren buru osoaz ale– gia. Berriz aztertu bearko zala burutik bururaino ... 15 kardenalek ere Aita Santuari eskutitza egin ziotela, HI-garren buru osoa baztertzeko Batzarre– tik... Ta beste olako esamesa geiago ere bai. .. Baina Elizaz azterketa egin ta utzi alde bat eliz– jerarkia, gotzaiak bereziki, areitaz yardun gabe ... ? Berriz atera ziran "plazara" aldekoak ta aitzikoak. Aldekoen izenean "Parente" gongotzaia, Erroma'- ko eliz-nortasunetan len-lenengo maillakoa. Ots ! yakingarri gainera : gongotzai au, asieran, aitzikoen artean zegoela; geroago, ordea, aldekoen artera iga– roa zaia. Eta orain, aurka egin ziona, "Franic", Yugosla– bia'ko gotzaia izan zan. Oraingo alde bietako izpi– deak ere, berdintsuak: 2-garren Aldian ekarri ditu– gunak (44-garren orrialdetik 50-garrenera). Eta berriz ere autarkiak bota zituzten. Baina oraingoan, irugarren buru ori bi zatitan er– dibitua zegoen; ta orregatik binazko autarkiak eman bear zituzten. Lenengo zatia : gotzaigoa sakramentu berezia dala ta gotzai-batzarkidegoa. Eta bigarrena: gotzaiak di- 131

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz