BCCCAP00000000000000000001233
telatu zuan. Ta erlijiosoen "onoimen-bizierari", buru berezia eskeintzea itzebaki zuten. Ta ola erlijiosoak egiten dute seigarren burua. Eta erlijiosoen buru au ere, 4-garren Aldian, oiukatuko dute; baina, 3-ga– rren Aldi onetan bertan, geroago azalduko degu. Beste munduko bizitza. 4. Zazpigarren burua, "beste munduko bizitza" da: zerua, garbitokia ta suleizea - (1). Lenengo Al– dian etzan itz egiten orreitaz. Baina 23-garren Yon'– ek etzitezkela alde bat utzi, adiarazi zuan. Berdin ge– roago 6-garren Paul'ek ere. Izan ere badala suleizea, Idazti Deunetako esanak, argi-argi ta garbi-garbi, irakasten digute; ta ez leku gutxitan gero. Ona zenbaitzu, esate baterako= Paulo Apostoluak Hebertarrei egin eskutitzean, 9, 27; Ma– teo Ebangelariak 25, 31-46; Mateo berak 25, 41; Mateo berak 22, 13; ta 25, 30; Paulo Bidaliak Ko– rintikoai egin bigarren eskutitzean, 5, 10; Yon Eban– gelariak idatzi ebangelioan, 5, 9, t. a. Orregatik bildur gabe ta argi-argi itz egin bear za– la suleizeaz, zioten Abak. 5. Zeruaz ere egin bear zala, esan zuten. Ba lu– rreko Elizaz, au da munduko Eliza gudulariaz ainbat eta ainbat itz egin degun ezkero, baita zeruko Eliza garaile ta doatsuaz ere yardun bear dala. (1) Suleize: infierno, "enfer". 125
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz