BCCCAP00000000000000000001233
tau on-onak izan ditezke ta dira ere, katolikuen ar– tean uste oi degun baifio geiagotan. Orreik ere bataia– turik daudelako ta Kristo'gan sinismena ta itxaropena dutelako, Kristo'ren gorputz mistikuaren atalak oi dira. "II-garren Batikano" Batzarra, orreik danok bata– sunera ekartzeko, bideak ebakitzen ari da lan da lan. Ain zuzen ere, yomuga ta elburu ori tinkotu zion 23- garren Yon Aita Santu bedeinkatuak. Ta badituzte euren yakintsuak ta teologolari aundiak ta "artzaiak" ta gotzaiak. Frantzi'ko egunkariak ta agerkari katolikuak, luze ta oparo itz egin oi dute orreitaz. Eta ~aitasunez ta begirune aundiz itz egin gero. Espaifiikoak ez ainbeste, urrundik ere. Areik, oneik baifio, aurreratuagoak. Guk euskaldunok ere areik bezin aurreratuak izan bear genduke. Bizitzeko eranta industrian ta kiroletan ta beste ainbat gauzetan, gure Erria bereala Europa– alkartasunera sar ditekela, non-nai ta noiz-nai entzun oi da. Baifia liburu-zaletasunean... ? Euskal-liburuak irakurri kontuan ... ? Eztet uste. Ona zar idatzi zuan "Zeruko Argiak": "Beste izkuntzetan ainbeste liburu, bai edozein gaitan bai edozein adinekoentzat. Bitartean guk... guk, utsune zabala, sakona, itxasoa aifiako leizea. Eta kez– kagarriena, bildurgarriena, illunena, beltzena -pen– tsatze utsa ere !- oso gutxi dirala, leize orren utsak larritzen dituanak" (1). (1) Zeruko A., 1966, Iraillak 4-11, 184-185 zenbakiak, 3-garren orrialdean, "Gaztafiaga" idazle gazteak. 119
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz