BCCCAP00000000000000000001233

rigille orreik etziran orain.ik , inoiz ere, Batzar-zere– monitara artuak izan, lenen-lenengo egunean, 23-ga– rren Yon'ek Batzarra idikitzean izan zan meza disti– ratsu artatik landa (1). "Eta 3-garren Aldiaren azkenean eskutitza egin zio– ten Dell-Acqua gongotzaiari, euren naigabe ta amets utsa yakitera emanaz. Baina 3-garren Aldiaren itxie– ran ere etzuten zori oberik izan. "Batzarraren idikiera bederatzitan zan. Ala ere goi– zeko seiretatik an zeuden paperen berrikariak, baita beste zenbaitzu ere, t. a. Ni ere an nenbillelarik, Lack– mann (2) protestante ospetsuakin itz aspertu bat egi– teko adiona izan nuan ta poz-poztu nintzan. "Besteak beste, geiena onetaz ari izan gman : ea, 3-garren Aldi onetan nolako abiadura artuko ote (1 ) Aztu egin zaio nonbait liburu-egilleari, egunkaridazleak, 2- garren Aldian, noizpait baino geiagotan sartu zirala barrura meza entzutera. Irakurri liburu onen 30 ta 31-garren orrialdeak. (2) Luterotar teologolarien artekoa da. Alemani'n parroki ba– teko "artzai''. Izen onek gure arteko parroko bezela berdin adia– razten du gutxi gora-bera. Baina orra gutxien uste zuanean bere eginbidea edo "artzaigoa" utziarazi egin zioten goitik etorri zitzaion aginduz. "Protesta" gogorra egin zuan; baina alperrik. Alkartasuna irasi zuan gero; la aren elburua, protestanteen la katolikuen artean batasuna egitea da. Gutun asko ditu idatziak, alemaneraz yakina: "Elizaren alde, Eliza ber-bera deiez bere buruaren alde", 1956-an. "Deunenganako yaiera", 1958-an. "Katoliku batasuna la Ausburgo'ko aitorpena", 1959-an. "Aita Santuaren lendakaritza Elizan, Pedro Deunaren ondo– rengo bezela", 1958-an. Azken liburu onetan, Aita Santuak duala Pedro Bidaliaren oinor– dekotza a ldeztu la baiezten du. 110

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz