BCCCAP00000000000000000001233
balitz bezela, poz-poztu ziran Batzar-Gurasoak. Eta batez ere, Sorkalde'ko Abak bata besteari besarka– tzen asi ziran pozaren pozaz ... Eta ain zuzen ere, mundu guztiko biotzak irabaz– ten zituala ta begiak ere arriturik ta lilluraturik bere– ganatzen zituala, yoan zan yoan Palestina'ra; ta ibi– lli zan ibilli gure Yaunak itz egin, lan egin, otoitz egin, irakatsi ta gaxoak sendatu zituan lekuetatik le– kuetara ; ta areitan gelditu zan ; ta, ispillu batean bezela, ikusi ta gogoratu zuan Kristo'ren bizitza ta biotza ... ! Ta Ortodosoen Patriarka Nagusi <lan Atenagora– sekin ere izan zuan izketaldi maite-maitetsua. Ta 6-ga– rren Paul'ek arreri kalis bat bezuzatu zion ; ta Ate– nagoras'ek berriz Aita Santuari pektoral bat. Ta biak besarkatu ziran maitasunaren maitasunaz (1). Aita Santuaren ideia ederra baino ederragoa: ka– lisa eskeifiiz ta bezuzatuz, Kristo'ren odol ta gorputz santuek bat egin bear gaituztela areik eta gu, adia– razi nai izan zion Atenagoras'eri. Eta berriz Erroma'ra zan, emen ere erromatarrak bakarrik dakiten bezelako arrera sutsu, maitetsu ta gartsua egiten ziotela. Eta Erroma'n barriro lanari eman zitzaion, 1964-garreneko azken aldean 3-garren Aldiari, berriz, asiera ta bukaera emateko. (1) Berebiziko bidealdi ospetsu onen berri osoak, 6-garren Paul'ek egin mintzaldi ta guzti, frantzes-gutun onetan daude: "Paul VI, pelerinage en Terre Sainte", editions du Centurion, Pa– ris, 1964, 128 orrialde. (Liburuan bertan, A. W., "V. 11", 2-erne S. 286 orrialdean). 105
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz