BCCCAP00000000000000000001233
Alde batetik, Batzarreko lana izugarrizko lan es– karga zalako; ta olako lan bat egiteko, lankide geiago bear ziralako ; eta ondo-ondo ta zeatz-zeatz lan egitea nai zualako. Eta beste aldetik, Teoloji-Batzordean kide berriak sartzea nai izan zitualako, Eliz-Gurasoen alde nausienakin ondo etorriko ziran kide berriak, alegia. 2. Amaiera ta erabakitako gaien oittkatzea Negillaren 4-an, Batzar-Guraso guztiak Pedro Deu– naren basilikan zeuden bildu-ta. Eta baita, eurekin ba– tez, 6-garren Paul Aita Santua bera ere, areikaz ta arein artean. Ta goian esan ditugun "Liturji-araudia" ta "Ideien zabalbideen" gaiak, biak oiukatu zituan. Baifia oraingo oiuztatzea etzan beste Batzarretan bezela egin. Beste Batzarretan, Aita Santuak berbe– raren izenean oiukatzen zituan. Oraingo onetan be– rriz, bere izenarekin batez, Batzar-Gurasoen baietza ere, batera ipintzen zuan. Eta azkenean berbaldi eder-ederra egin zuan, be– rak egin oi duan sakontasun, goitasun ta sotiltasunaz ornitua. Eta beste gauzaen artean, auxe iragarri zuan ifiork ere uste etzuela: "Eguberriak ta Urte-Berriak igaro-ta, Lur Santuetara erromes yoatea gogo zuala ". Yesukristo gure Yauna yaio, azi, "Berri-Ona" ira– kasten ta Eliza irasten ibilli, gero Kalbarioan il ta illen artetik piztu ta azkenez zeruetara igon zan lur areitara erromes yoan gogo zuala. Ori entzutean, zerutik izar argi-argia lurrera erori 104
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz