BCCCAP00000000000000000001165

638 EUSKERA - XXVI (2. aldia) 21. "Sermori sobre la Comunion". 22. (Heriotzeaz). 23. (Pekatu mortala). 24. (Purgatorioko arimak). 25. "Platica p.a la Dom.ca / 21. post Pentec.•m / Sobre / la Obligaci6n de / perdonar / a / los enemigos". B. Gipuzkoerazko agiriak Hemeretzi sermoi, bainan azkeneko biak ez daude osoak, eta Kristau Ikasbide edo Dotrina bat ditugu sail honetan. Sermoietan zaharrena 1806. urtekoa da, eta beste guztiak ere mende horretakoak dira, uste dugunez. Paperaren neurria: 220 eta 150 mm. gutxi gora bera. Sermoigileak hauek dira: Mekoleta-k bi (?) prediku ditu; Fr. Francisco de Orueta-k bat; Urdangarin-ek beste bat, Segura-n predikatua; Fr. Manuel Ignacio de Echeandia-k (?) bost sermoi, Aratz-en (?); eta Fr. Julianus a S. Josepho-k prediku bakar bat. Egile ez-ezagunen sermoiak ere badira. Honako herri hauetan izan ziren predikatuak: Errenteria, Segura, Aratz (?) -Itxaso eta Astigarreta aldeko parrokia- eta Alegria-n (?), etab. Euskara ona dute Mekoleta eta San Jose-k, baita beste zenbait predikuk ere. Bi sermoigile horiek eta beste sermoiren batek ere s eta z gaizki erabiltzen dituzte. San Jose-k hiatoa ausi egiten du, bizkaieraz bezala zorijona -jotaz idatzia- egiten duela. Gehienek bizkaierazko kutsua dute, eta aipatu ditugun predikalarietan Urdangarin-ek ez beste guztiek. Zegama-ko Kristau-Ikasbidea -Doctrina Christiana- oso interesgarria dela uste dugu. 1741. urtean egina da, bertan esaten den bezala, "Cegamaco Escolan (Gaztelinaz ostean) eracusten dan moduan milia, zazpireun, eta berroguey, eta batgarren vrtean". Bere neurria hau da: 200 eta 150 mm. gutxi gora bera; 136 orrialde ditu, baten bat falta dela bukaeran. Nork egina izan zen ez dakigu, bainan izan daiteke Martin de Vrteaga izeneko bat bere itzult– zailea -Ik. 25. orrialdean izenpea-. Bizkaierazko euskalkiaren kutsu aundia ageri da dotrina honetan morfo– logian: Aitearen -1. orrialdea-, esperancea; sintasian: "Sinistu Aitea dana" -5. or.-; hiztegian: domeca; eta aditz-jokuetan: ceban. Hona hemen agiri guzti hauen izenak: 1. "Dominica quarta / de Adviento. 1806 / Mecoleta". 2. "Domingo tercero de Adviento".

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz