BCCCAP00000000000000000001165
POLIKARPO AITAK ZITUEN EUSKAL ESKU-IDATZI... - Francisco Ondarra 635 19. "Dotrinea / Mezentzuteagaiti Jaung.c eguin dituan mirariac". 20. "Seme alavac euren gurasuai zor deutzen maitetasuna." 20 bis. "Laugarren mandamentua. / 46 Dotrinea. / Seme alabac euren gurasoai zor deutsen maitetasuna". (Lehengoa bera da). 21. "47. DOTRINEA. / Semeac bere gurasoai zor deutsen socorrua, ta lotsa". 22. "48. DOTRINEA. / Semeac euren gurasoai zor deutsen obedien– cia.". 23. "Egempluac" (Dotrinetan erabiltzeko dira). 24. "49. DOTRINEA. / Gurasoac semeai eroon bear deutseen gorputz– aciera". 25. "50. DOTRINEA. / Gurasoac euren semeai eroon bear deutseen aciera espirituala". b) Fr. Miguel de San Francisco eta beste zenbaiten sermoiak 27 dira. Predikalari honek 19 platika utzi dizkigu, asi 1778. urtetik eta 1808. urterai– noko tartean, Markina, Lekeitio, Gernika eta Mundaka-n predikatuak. Egia esan, ehun platika eta gehiago idatzi zuen. Paperaren luzera-zabalera 220 eta 150 mmkoa da gutxi gora bera. Fr. Migel-ek euskara ona erabiltzen du. Hiato delakoa austeko joera agerian dago bere lanetan, eta horrela aurkitzen dugu Magestadia, galdubac, andiyagaz (i grekoarekin). Genitibo edutezkoa askotan laburtu egiten du: Jangoicoen eta Jangoicoaren ikus daitezkeela. Frater Franciscus de Hormaechea, latinez izenpetzen du bere sermoi bakarra, dugu beste izen berri bat bizkaierazko idazleen artean. Euskara eta gaia interesgarriak; eta "hiato"-a austen honek ere, baita s eta z nahasten. Hemeretzigarren mendekoa da. Sermoigileren izenik gabeko beste predikuetatik bat aipatuko dugu, 21 a. Bertan, u ondoko a aldatu eta e bilakatzen da: burube, desiertuben etab.; hia– toa austen da eta siz gaizki erabiltzen. Erantsi behar dugu, hiatoa denek aus– ten dutela. Atal honetan aipatuko dugu Moguel-ek idatzitako Peru Abarka-ren zati bat, eskuz idatzia. Cazalis, Markina-koak, egindako aldapena da, 2. elkarriz– ketaren puska bateraino ailegatzen dela. Joan den mendekoa daiteke izan. Durango-ka argitaldian, 1881. urtean egina, 83. orrialderaino hartzen du. Fr. Miguel eta besteen hitzaldien izenak: 1. "Miserere del aiio de 1778". Fr. Miguel de San Francisco: Markina, Lekeitio eta Mundaka-n, 1778-1807. 2. "Sermon de san Ramon. / aiio de 1781". Fr. Migel: Gernika, 1781. 3. "Platica del 6. 10 Mandam. 10 / aiio de 1786". Fr. Migel: Markina.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz