BCCCAP00000000000000000001165
634 EUSKERA - XXVI (2. aldia) Bizkaieraz 76 prediku edo sermoi eta Peru Abarka-ren zati bat utzi diz– kigu; gipuzkoeraz, 19 semoi eta Zegama-ka Dotrina bat; Bidasoa aldeko eus– karaz eta lapurdieraz, 49 prediku edo dotrina; Gofiibar-en aurkitutako sermoi eta beste 55 dira. Aipatuko ditugu, baita ere, Lizarraga-ren bi liburuak. Eras– kin bezala, eta lanaren osagarri, emango dugu Jorge Aitak bildutako agirien berri ere, eta Lekaroz-ko Liburutegian dauden esku-izkribuena. A. Bizkaierazko agiriak a) Aita Aiiibarro-renak, Hogei-ta-lau (24) dotrina dira eta "Egempluac" izeneko orrialde batzuk, dotrinen artean ipiniak. Erabili duten paperaren luzera-zabalera hau da: 220/224 luze eta 160/165 zabal. Lehenbiziko hogei dotrinak XX. mendeko esku batek aldatuak dira, eta s ta z nahasten ditu; azkenekoak hemeretziga– rren mendeko asieran, Afiibarro oraindik bizi zela, hala uste dugu, izan ziren idatziak eta s ta z jatorki daude. Bestalde, Aita Afiibarro dela beren egilea hemezortzigarren doctrinan ageri da, laugarren orrialdean; eta Afiibarro Aitak bere eskuz idatziak Arantzatzu-n gordetzen dira. Hona hemen dotrinen izenburuak: 1. "Dotrinea / Pecatuen circunstanciac, edo lagungarriac, eta beste jaquin bearrac". 2. "Dotrinea / Jaungoicoaren legueco lenengo Mandamentua / Jaung. a maite izatea gausa gustien ganean". 3. "Dotrinea / Fede santuaren ganean". 4. "Dotrinea / Esperanzaren ganean". 5. "Dotrinea / Caridadearen ganean". 6. "Dotrinea / Juramentuaren ganean". 7. "Dotrinea / Beste bat: Juramentuaren jarraia". 8. "Dotrinea / Birao, ta madaricacifioaren ganian". 9. "Dotrinea / Beste bat: Biraoaren ganean". 10. "Dotrinea / Beste bat: Biraoaren ganean". 11. "Dotrinea / Boto edo Promesaren ganean". 12. "Dotrinea / Beste bat boto ta promesaren ganean". 13. "Dotrinea / J aung.n legueco irugarren mandamentua. / Cer dan, ta certan emon bear direan Domeca ta Jaiegunac". 14. "Dotrinea / Jai eguneco gaistaqueriac: eta cer eguin bear dan jaiac ondo gordeteco". 15. "Dotrinea / Jai eguneco bear eguitearen ganean". 16. "Dotrinea / Jai eguneco meza entzutea". 17. "Dotrinea / Ce gauza miragarria dan Meza Santea". 18. "Dotrinea / Mezan esan ta eguiten <liran gauceen iracasteac, ta adierantzac".
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz