BCCCAP00000000000000000001165

POLIKARPO AITAK ZITUEN EUSKAL ESKU-IDATZI ZAHARREN AURKEZPENA Aita Villasante Euskaltzainburu jauna! Euskaltzainkideokl Jaun-andere guztiok1 Agur! Altsasu, 1981-III-22 Francisco Ondarra Egoaldeko Nafarroa-k, azkeneko denbora hauetan, lau euskaltzain oso izan ohi ditu. Orain urtebete hauek ziren bertako euskaltzainak: Intzar Damaso A., kaputxinoa, Anjel lrigarai Jauna, sendagilea, Jose Maria Satrus– tegi, Apaiz Jauna eta Iraizoz-ko Polikarpo A., kaputxinoa. Azkenekoa bitarte honetan hil eta hemen hitz egiten ari zaizuen hau autatu z'tien Euskaltzain– diak, San Inazio egunean Bidasoa ondoko Bera-n, hutsune hori betetzeko. Polikarpo Aitari buruz zerbait esan nahi nuke lehenbizi. Orain bildurik gauden etxe honetan asi zen kaputxino-gai bezala prestatzen; eta urteak joan ala, euskara aztutzen joan zitzaion, Hondarribi-ko ikastetxean berriz ikaste– ko. Hemeretzi urte zituela agertu ziren bere lehenbiziko bertsoak -1916. urtean- lrugarrengo Prantziskotarra izeneko aldizkarian, hortik aurrera bertso eta ipuin asko egingo zuela, eta libururen bat ere bai. Gainera, gauza asko utzi du argitaratu gabe. Bainan ba-dago beste alderdi bat Polikarpo Aitarengan. Bere bizitza luzean eta berak ez zekiela ez noiz, ez nundik eta ez nork emanak, bildu zuen sermoi pilo haundi bat, hemezortzi eta hemeretzigarren ~ndetako predi– kuak, bai bizkaieraz, bai gipuzkoeraz eta bai Bidasoa aldeko ta Lapurdiko euskaraz ere. Berari esker, ailegatu zaizkigu baita ere Damaso 'Aitak Gofiibar-en aurkitu zituen predikuak eta Elkano-n aurkitutako Joakin Lizarraga-ren bi liburu. · Polikarpo Aitak zituen euskal esku-idatzi zaharren aurkezpena izango da gaurko hitzaldi honen egitekoa.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz